IKUS-ENTZUN

ZINETIKA jaialdia, Donostiara helduko da asteburuan

Iruñean azaroaren 18tik 20ra igaro ondoren, ZINETIKA  Zinemaldiaren VII. edizioa Donostian izango da aste honetan, hilaren 26tik 28ra. Bilbon, Guggenheim Museoan, TopARTE programaren baitan abenduaren 3an eta 4an, antolatu dira jarduerak

Guztira gorputzaren mugimenduaren eta teknologiaren arteko erlazioari buruzko 13 film, masterclass bat, lantegi bat eta performance batez gozatu ahalko da ZINETIKA jaialdian.

Euskadiko Arkitektura Institutuan IN PERSPECTIVE-en lau saio izango dira (larunbatean, hilak 26, 17:15ean eta 18:45ean; 11:15ean eta 12:45ean). Laida Aldazek zuzendutako performance multidisziplinar hau, dantzaren, arkitekturaren eta musikaren arteko topaketatik abiatzen da eta espazio ez-eszenikoetan gauzatzen da. Bestalde, Zinetikako proiekzioak Cines Trueban izango dira astelehenean, hilak 28, 19:00etan.

Hainbat  film ikusteko aukera egongo da: Work It Class! (Pol Diggler, Espainia); Walks With Me (Kati Kallio, Finlandia); Fibonacci (Tomáš Hubáček, Txekiar Errepublika); Breakadventure (Igor Krasik, Alemania), Au mur de la mer (Shawn Fitzgerald Ahern, Frantzia) eta abar.
Luna negra  filma, Miguel Goñi eta Mikel Belascoain zuzendarien lana ere pantailaratuko da. Luna Negra Granadako flamenkoaren unibertso poetiko eta magikoan barneratzen da, Alba Heredia dantzaria protagonista duela.

Jaialdiaren nondik norako guztiak: ZINETIKA

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.