BESTELAKOAK

Eguzki Irratia berriz jarriko da martxan denboraldi berriarekin

Fertxu Izkierdo esatariaren eskutik Pasealeku bertako gaurkotasuna ekarriko duen magazinaren aurtengo abiarazte ofiziala izango da gaur, Eguzki irratia, Iruñeko irrati librean.
Egitasmo honek irailean izan zuen bere aurre-denboraldia, entzuleria Iruñerriko gaurkotasun informatiboak dituen errealitate ezberdinetara hurbiltzeko xedea duena.
Bestalde, Eguzki irratiko goizak berriro ere Suelta la olla magazina aintzat izanen dute. Nazioarteko eta nazio gaurkotasuna ekartzen duen magazin hau Eguzki irratiak, Arabako, Hala Bedi, eta Bilboko Tas-Tas-ek elkarrekin egiten dute.

Osotara gairik ezberdinetako 38 irratsaio dira, musika estilo ugarienetarikoak barne, eta kopuru honetatik erdia euskaraz. Zehazki 21 irratsaio berezko ekoizpenak edo ekoizpen propioak dira eta gainerakoak Arrosa sarean dauden Euskal Herriko beste irratiek ekoiztu dituzte.

Oroitu beharra dago web-orrian egunez egun informazio zein aukera multimediaz hornitzen joaten dela, eta hauek, adibidez, irratsaioak bai zuzenean eta bai aurrez grabatutako programak edota bestelako audioak entzuteko aukera emanen dute.

Eguzki irratiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button