IKUS-ENTZUN

“Zinema klasikoa, zinema modernoa” zikloa hil honetan bukatuko da

Hil honetan amaituko da (martxoaren 29ra arte) BilbaoArteko Art House Zinemak Zinema klasikoa, zinema modernoa izenburupean antolatu duen ziklo berezia. 1960tik aurrera ekoitzitako film interesgarri batzuk eskainiko dira.

Gerra handien ostean, “munduak sarraski-eremuetako infernuaren berri izan zuen, bonba atomikoen botere suntsitzailearen notario-akta egin zuen, eta mundu-gerra batetik gatazka odoltsu bat izaten jarraitzen zuen mundu batera igaro zen. Garai hartan, zinema klasikoa izateari utzi eta modernoa bihurtu zen. Bere errugabetasuna galdu zuen. Pixkanaka-pixkanaka zuri-beltzetik alde egin zuen, eta itzalen mehatxutik askatu zen, gertatutakoa lehenbailehen ahaztu nahi zuen garai berri baten kolore kirrinkaria besarkatzeko”.

Klasizismoa eta modernitatea nahasten dituen ziklo horrek genero guztiak, beldur guztiak eta, ondorioz, itxaropen guztiak ukitzen dituzten hamabi izenburu bildu ditu.

Hil honetan oso film eder eta interesgarri batzuk programatu dituzte. Hala gaur berton, martxoak 1, 19:00etan, The Titfield Thunderbolt (Charles Crichton) filma pantailaratuko dute.

Martxoko emanaldi guztien gaineko xehetasunak, BilbaoArtek dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button