MUSIKA

Etsaiak, Soziedad Alkoholika eta Porco Bravok Gernikan joko dute

Gernika, rock and rally izeneko jaialdia ondu du aurten ere Iparragirre Gernikako Rock Elkarteak, ekainaren 6an. “Iparragirre Musika Elkartea 2002. urte inguruan sortu zen, Gernika-Lumoko egoera kulturala eta entseatzeko lokal gabeziari irteera bat eman nahian”.

Soziedad Alkoholika, Etsaiak eta Porco Bravo izango dira kartel-buruak; hortaz, metal, hardcore eta punk-rock erritmoak nagusituko dira jaialdian.

Nabarmentzekoa da Etsaiak taldearen itzulera, izan ere, bost kontzertu baino ez dituzte emango, eta Gernikakoa lehenengoa izango da. Oholtzan ondokoak izango dira: Paulillo (bateria), Txapel (kitarra), Auo (ahotsa) eta Toki (ahotsa eta perkusioa) eta Jorge (Gora Herria) eta Dann (Space Octopus) partaide berrien laguntzarekin.

Aipatutako hiru kartel-buru horiekin batera, Aberri Txarrak, Backbone eta Blaster M arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button