BERTSOTAN

Jakinduriek mundue erreko dau!

Hiru bertsolari eta hiru zientzialari aurrez aurre izango dira Jakinduriek mundue erreko dau izeneko saioaren baitan. Norgehiagoka gaur bertan izango da Ondarroako Beikozinin, 18:30etatik aurrera. Oskar Gonzalez, Josu Lopez-Gazpio eta Leire Sangroniz zientzialariak Miren Amuriza, Amets Arzalluz eta Andoni Egañarekin neurtuko dira.
Zientzia ikuspuntu ezberdin batetik erakustea da ekitaldiaren helburua eta horretarako, hitzaldiak bertsoen melodiekin uztartuko dira. Kike Amonarrizek gidatuko duen Jakinduriek mundue erreko dau saioa.

Gaurkoaren ostean, Algortan izango da ekimena, bihar, bertako Musika Eskolan, 19:30etatik aurrera. Zientzialarien hirukotearen ekipoan Ainara Sangronizek Leire Sangroniz ordezkatuko du. Maialen Lujanbio, Jone Uria eta Amets Arzalluz arituko dira.
Larunbatean, Igorren izango da ekimena (Jon Larruskain, Elena Lazkano, Bittor Rodriguez zientziaren aldetik, eta Miren Amuriza, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bertsotan aritzeko) Igandean, Bilboko Kafe Antzokian izango da hitzordua. Hantxe Unai Iturriaga, Alaia Martin eta Andoni Egaña bertsolariak, Jone Uria, Juan Ignacio Perez eta Miren Basaras hirukote zientzialariarekin bilduko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button