IKUS-ENTZUN

Zinegoak jaialdiaren lagin bat Azpeitian ikusgai

Zinegoak nazioarteko LGTBIQ+ zine jaialdia egun hauetan egiten ari da Bilbon, halarik ere, beste hainbat tokitan film zenbait ikusteko parada egongo da. Adibidez, gaur, ekainak 25, Azpeitian, parte hartu duten film laburren lagin bat ikusi ahal izango da Soreasu Antzokian. ZGHedapena izeneko programari esker Euskal Herriko herri askotara helduko dira filmak.

Baina gaurko saioan, Azpeitian, Mating (Shuyao Chen), Precoz (Alejandro Aguirre), Flores De Otro Patio (Jorge Cadena), Analog Z Love (Alicia Arwgar), eta La Tentación Du Panda Roux (Haïga Jappain) filmak pantailaratuko dira.

Horiekin batera, Jone Arriolak zuzendutako Dena asmatuta dago euskarazko filma ere ikusi ahalko da. “Antigoaleko estetika daukan bainugela arrosa bat. Bainugelaren erdian, bainuontzi batean, bi gazte erlaxatzen ari dira, porru bat erretzen duten bitartean”.

Show More

Related Articles

Back to top button