BERTSOTAN

25. Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

Gaur goizean, Orion, Bertsozale Elkartea eta Euskal Herriko Ikastolak Elkarteak antolatutako 25. Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa aurkeztu dute Miren Irigoien Bertsozale Elkarteko transmisio arduradunak, Juanjo Respaldiza Ikastolen Elkarteko eskolartekoaren arduradunak eta Amaia Dorronsoro Orioko zinegotziak.

Txapelketa bi saiotan jokatuko da.  Lehenbizikoan, goizez (11:00etan), gaztetxoenek hartuko dute parte, taldekako saioan, eta hala, Arabako taldea, Ekialdeko taldea (Bizkaia), Zarauzko taldea (Gipuzkoa), Kanbo-Xalbador taldea (Lapurdi-Nafarroa Beherea) eta Leitzako taldea (Nafarroa garaia) norgehigoka arituko dira.

Bigarren saioan, arratsaldez (15:30ean), helduek hartuko dute parte. Guztira 15-18 urte bitarteko hamar bertsolari gaztek jokatuko dute aurtengo txapela: Peru Abarrategik, Iñaki Tenak, Txaber Altubek, Ander Gerrikaetxebarriak, Mikel Iturriotzek, Gemma Urteagak, Ortzi Muruak, Aitor Servierek, Mikel Lasartek eta Maddalen Lopezek.

Saioak Xabier Sukiak aurkeztuko ditu, eta epaimahai lanetan Ekaitz Elorriaga, Gorka Intxaurbe, Ainhoa Mujika, Joakin Arregi, Beñat Soule eta Mikel Beaumont  arituko dira.

Animo gazteak!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button