MUSIKA

Mute, Mantisa eta Thanks to Losers taldeek joko dute Donostian asteazkenean

Quebec hiriko Mute taldea 1998 urtean eratu zen eta punk rock azkarra, melodikoa eta oso teknikoa jorratzen du. Hasiera batean taldekideen gustuko ziren kantuen bertsioak egiten hasi baziren ere, gero Satanic Surfers edo Lag Wagon gisako taldeetatik edaten dituzten kantu propioak egiteari ekin zioten. 2000 urtean estreinako maketa grabatu zuten eta urtebete beranduago Blueprints EPa. 2008 urtean haien iraupen luzeko hirugarren lana plazaratu zuten, The Raven.

Kanadarrekin batera Gipuzkoa aldeko bi banda izango dira: Zarautzeko Mantisa eta Astigarragako Thenks to Losers. Mantisa 2004 urtean eratu zen eta hardcore eta indie rocka uztartzen du. Thanks to Losers berriz, hardcore melodikoa jotzen duen talde gaztea da. Iaz egin zuten zuzeneko debuta, -asteazkenean oholtzan lagun izango duten Mute talde kanadarrarekin, hain zuzen-. Egun haien lehendabiziko lana prestatzen ari dira.

Red Ribbon Music-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button