MUSIKA

Nobedade musikalak Elkar diskoetxearen eskutik

Pello Ramirez musikari eta konposatzaileak bigarren lan bat kaleratu berri du Eskuz Lurrari izenpean. Disko honetan akordeoia zein biolontxeloa jotzen du eta agertzen diren abesti guztiak berak konposatutakoak dira.

Antzainak Kantuz bildumak, mendi-bortuetako kantuak, alegia, artzain-kantuak alegia, biltzen ditu. Itsas kantuak diskoak aldiz, itsasoak eta marinelen bizitzak inspiratutako kantu-aukeraketa bat da.

2009ko abenduaren 12an Usurbilen zuzenean grabatua izan zen. Jean Bordaxarrek eta bere lagunek atzoko eta gaurko zuberotar kantuak abesten dituzte disko honetan.

Gau Giro eta Pagotxa aurreko lanen arrakastaren ondoren, Kupela taldeak Arriskua maite diskoa atera berri du. Aurrekoetan bezala, bertsoa eta trikitixa nahasten ditun umorezko kantak biltzen ditu.

Disko guzti hauek Elkar diskoetxeak kaleratu ditu udaberrirako.

Elkarrek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button