ARTEA

“Durango begietan” erakusketa, Durangoko Museoan

Enrique Diaz Soldevilla (Durango, 1935-2006) artistaren lanak ikusgai jarri dira Durangoko Museoan, irailaren 23tik urriaren 16ra bitartean. Pintura erakusketak Durango begietan du izenburua.

Luis de Isusi idazlearen hitzak igorri dizkigute erakusketaren nondik norakoak jakinarazteko: “Paseatzera goaz. Igande arratsalde bat. Neguko ilunsenti bat. Egun euritsu bat. Tabira, Pinondo, Santa Ana, Ezkurdi bere iturri dotorearekin. Ez dira paisaiak, uneak dira. Bikote ezkonberri baten gainean, udako beroak urtu egiten du Andra Mariko eliza, ume batzuk jolasten ari dira, beste batzuk bainatu egiten dira, gizon bat terraza batera hurbiltzen da zerbait hartzeko. Ikusi egiten dugu. Eta paseatzen jarraitzen dugu. Urak bere bidea darrai, objektuen ertzek bezala, koloreek bezala, denborak bezala. Dena disolbatzen da, birsortzen da eta badoa. Ez dira une erabakigarriak, irudipenak dira eta amestu egin ditugulako ezagutzen ditugu, ikusten dugunaren parte garelako, hor kanpoan, besteentzako paisaia garen horretan. Artistak amestu egiten gaitu, elur azpian garamatza paseoan, ilargi betearen ondoan distira egiten duten izarrak dauden zeru berri horien azpian, txiki onartzen gaituen bere begiradapean. Kurutziaga eta Ibaizabal, gure zentzumenak jarraitzen ditugu, eta mendien atzean iluntzen hasi da. Durango osoa sartu da koadroan eta Mary Poppins-ek espaloian pintaturiko marrazki haien barruan bezala egiten du dantza. Dantza egiten dugu, paseatzen gara, desegin egiten gara, bagoaz. Bueltatzen gara. Ura gelditu egiten da, arratsaldea dator, haizea dabil, behar bada beti da urria. Denbora aurrera doa, pertsonek amets egiten dute, artistak paseatu egiten du.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button