
Azaroaren 27tik 30era, Zinegin festibalaren edizio berria egingo da Hazparnen. Hala, lau egunetan, askotariko lanak proiektatuko dira: film laburrak, luzeak, fikzioak eta dokumentalak. Zine jaialdia duela bi urte sortu zen.
Jaialdian ondoko filmak aurkeztuko dira: Hazparne 60-73; Haien gaztaroan, iragana agerian ; Sua; Nun da Popo ?; Génération des autonomistes basques; Ni nüzü; Blackie ta Kanuto; Xalbador, izana eta izena; Ateak zabalduz; Ataun of the dead; Joxean’s Hileben; Baso Ahaztuak; eta, amaitzeko oraintsu estreinatutako Loreak.
Horrekin batera, bestelako jarduerak ere izango dira: ikastaro bat, bideo-poteoa eta KliKlap lehiaketako lanen proiekzioa, besteak beste.
Informazio gehiago: zinegin-festibala.eu.