BESTELAKOAK

Egitasmo bisualentzako diru-laguntzak

 

Euskal kultur erakundeak diruz lagunduko duen deialdia zabaldu du. Ekimena gazteek abiaturiko arte bisualetako proiektu berritzaileak laguntzeko egin da batik bat. Hautagaitza aurkezteko azken epea honako hau da: 2011ko apirilaren 30a.

Egitasmo-deialdiaren helburua honako hau da: euskal kulturaren eta euskararen osagai batzuk berrinterpretatuko dituzten bi proposamen artistiko hautatzea. Artista, kolektibo eta elkarte guztiei zuzenduta dago, eta sail artistikoak hiru izango dira: bideogintza, argazkigintza, eta grafismoa.

Euskal Kultur Erakundeak gehienez 5.000 euroko (BEZa barne) diru-laguntza emango du epaimahaiak hautaturiko bi obra sortu eta ekoizteko.

Deialdiaren xehetasun guztiak hemen biltzen dira.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button