IKUS-ENTZUN

Zinebiklub, Zinebin ikusitako onena

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Zinebiklubek, ZINEBIko azken edizioan eskainitako zine hoberenaren aukeraketa eskainiko du ostegun guztietan, apirilaren 14ra arte. Emanaldiak Barrainkuako Udaltegian izango dira, arratsaldeko 19:30ean, eta sarrera doakoa izango da.

Urteko lehen lauhilekorako programaren barruan, jaialdiaren Sekzio Ofizialean lehiatu ziren fikziozko, animaziozko eta dokumental motako 53 film eskainiko dira, herri hauetatik etorritakoak: Estatu Batuak, Kanada, Letonia, Zelanda Berria, Japonia, Ukraina eta Latinoamerikako hainbat, Argentina, Mexiko, Kuba eta Bolivia, beste batzuen artean.

Beste batzuen artean, Euskal Herrian egindako bi lan azpimarratu behar dira: Artalde, Zine Espainiarraren Sari Nagusia eta Birdboy animazio laburmetraia, Zine Euskaldunaren Sari Nagusia. Lan hori Oscar sarietarako aurre-aukeratua ere izan da.
Ondorengo saioetan ere hainbat lan ikusi ahal izango dira: Bilboko Jaialdiko Sari Nagusia konpartitu zuten Jurgis Krasons zuzendari letoniarraren Norit Krupi (urtarrilaren 27an), eta Banu Aksekiren Thermes ekoizpen belgikarra (otsailaren 3an) adibidez.

Zinebiklubeko programazioaren barruan azpimarratu behar den beste izenburu bat Ring Ring kolonbiarra da (martxoaren 3an). Lan horrek UNICEFek ematen duen saria jaso zuen, emigrazioari buruz ematen duen ikuspegi berezia dela eta.
Horrez gain, Zinebiklubek zine latinoamerikarraren erakusketa bat ere programatu du. Aukeratutako lanen artean azpimarratzekoa da Janaina Marquesek zuzendutako Los minutos, las horas (martxoaren 24an) ekoizpen kubatarra.

Ostegun honetakoak hauexek izango dira: Khorosho (todo bien), Miguel A. Jimenez; Ondar ahoak, (Angel Aldarondo); Bodegón,(Tucker Davila Wood); La piscina, (Igor Garcia); Birdboy, (Pedro Rivero/Alberto Vazquez); Un novio de mierda, (Borja Cobeaga); Amar, (Isabel Herguera); Artalde, (Asier Altuna) eta Daisy cutter, (Enrique Garcia/Ruben Salazar).

Zinebiklub ekimenak hainbat helburu ditu, eta horietako lehena Bilbok duen zine eskaintza osatzea da, gure pantailatan oso ohikoa ez den ikus-entzunezko produkzio motaren programazio egonkorraren bitartez.

Informazio osgarria Zinebi jaialdiaren webgunean aurkituko duzue.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button