MUSIKA

Glaukomaren “Kalima” diskoaren azken kontzertuak

Vol. 1 eta Vol. 2 diskoen ostean, Glaukomak Kalima izenburuko lana plazaratu zuen iaz. Duela urtebete hasi zuten disko berriaren aurkezpen bira arrakastatsua, baina taldeak berak jakinarazi duenez, kalimaren beroa laster amaituko da. Bero hori itzali baino lehen, baina, zenbait kontzertu egingo dituzte.

“Hau da azken txanpa, Kalima diskoarekin egingo ditugun azken kontzertuen zerrenda. Hauekin itxiko dugu duela urtebete hasitako zikloa eta zuekin topo egin nahiko genuke. Dantzatokian, noski”, jakinarazi du taldeak sare sozialetan.

Hau da azken emanaldion zerrenda: gaur bertan, Hondarribin izango dira; larunbatean, Tolosako Izaskun auzoan; 22an, Gironako Santa Coloma de Farners udalerrian; urriaren 6an, Baionako Alternatiba 2018 jaialdian; 19an, Huescan; 20an, Sabiñanigon; azaroaren 17an, Madrilen; 24an, Bilboko Kafe Antzokian; abenduaren 1ean, Bartzelonako EH Sona egitarauaren baitan joko dute, Boveda aretoan; eta, azkenik, abenduaren 22an, Iruñeko Totem aretoan.

Taldearen lan helduena da Kalima, bai eta sendoena ere. Hitzen aldetik, gordinak dira, baina umorez eta ironiaz beteak. Diskoak rap estiloaren inguruan ardazten diren hamahiru kantu biltzen ditu, bestelako estiloei bizkarra eman gabe, reggae, funk, pop edo dancehall, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button