
Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Elkarrizketak literaturarekin XXI. mendean zikloaren barruan, literatura, mitologia eta thriller psikologikoa aztertuko ditu Noelia Lorenzo eta Haizea López idazleekin. Hitzordua otsailaren 11n izango da, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan, 19:00etatik aurrera.
Bertan tratatuko diren puntu nagusietako batzuk honakoak izango dira: Thriller batean pertsonaien konfigurazio psikologikoari, narrazio-tentsioari eta traman zehar eusteko moduari eta benetako inguruneak eleberrien edukian izan dezakeen eraginari heltzeko moduak. Gainera, mitoak eta elezaharrak, unibertsalak zein tokikoak, gaur egungo egileei esker modernizatzeko moduaz hitz egingo da.
Noelia Lorenzok (Irun, 1978) 2013an argitaratu zuen bere lehen obra literarioa, Chabusquina. Urte horretatik aurrera, La sirena roja, La chica olvidada, Corazones negros, Animales heridos, Blanco inmaculado… etorri ziren. Horretaz gainera, haurrentzako ipuinak ere idatzi ditu euskaraz.
Haizea Lópezek (Sopela, 1992) ehun lan baino gehiago argitaratu ditu. Genero erromantikoa eta, bereziki, misteriozkoa dira bere eleberri gehienak, eta berrogeita hamar bat best seller bihurtu dira.



