IKUS-ENTZUN

Zinebik bere 62. edizioa aurkeztu du

Bilboko Udalak antolatutako Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren, Zinebiren 62. edizioaren nondik norakoak aurkeztu ditu.

Ohi den bezala, jaialdiak hainbat sail nagusi izango ditu: Nazioarteko Lehiaketaren Sekzio Ofiziala, zuzendari berrien lanari eskainita dago eta bi lehiaketatan banatuta dago: Film Laburren Nazioarteko Lehiaketa eta ZIFF-Zinebi First Film Nazioarteko Lehiaketa; Beautiful Docs, dokumentalaren nazioarteko panorama eskaintzeko; eta Bertoko Begiradak-Miradas Desde Euskadi, Euskal Herriko ikus-entzunezkoei eskainitako sekzioa.

Zinebik Ohorezko Mikeldi saria ere banatuko du aurten, zine garaikidean diharduten emakume eta gizon garrantzitsuen ibilbide eta dimentsio artistikoa saritzeko. Aurten, batetik, Jean-Pierre eta Luc Dardenne belgikarrei emango zaie saria (Canneseko Jaialdian Urrezko Palma bi lortu dituzte). Eta bestetik, Bizkaiko zinearen aitzindari izan diren bi emakumeren lana ere aitortuko da: Ana Murugarren zuzendari, gidoigile eta muntatzailearen lana batetik, eta Maria Eugenia Salaverri idazle, gidoigile eta ekoizlearena bestetik.

Aurtengo edizioan 101 herrialdetatik ekarritako 3.525 film labur aurkeztu dira; horietatik, 30 herrialdetako 60 aukeratu ditu Sail Ofizialean parte hartzeko.

Zinebi jaialdia azaroaren 13an hasiko da Arriaga Antzokian, eta hilaren 20ra arte luzatuko da aurten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button