LITERATURA

Euskarazko aforismoen lehiaketa abian da

UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuarekin lankidetzan, Oihenart euskarazko aforismoen laugarren lehiaketa abiatu du.

Modu laburraz azaldutako pentsaerak lirateke aforismoak, alegia ideiak agerrarazteko aski den testua osoa baina motza; esaterako, Literaturan baditugu aforismoen adibide nabarmenak: kontakizun laburrak, herri-ipuin motzak, esaera zaharrak… hurrenez hurren”. Aforismoak abuztuaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira.

Gutxienez, hiru orrialdeko aforismo-sorta bidali beharko da, eta gehienez zazpikoa. Lehen saria 600 eurokoa izango da; bigarrena, aldiz, 400 eurokoa. Irabazleak eta finalistak liburu batean argitaratzen saiatuko dira antolatzaileak.

Aforismo-sorta bakoitzaren hiru kopia bidali beharko dira: Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Dekanotza. (Oihenart Aforismoen Lehiaketa). Euskal Herriko Unibertsitatea Tolosa hiribidea, 70. 20018 Donostia. Ebazpena 2014ko azaroan argitaratuko da.

Lehiaketari buruzko xehetasun guztiak: filosofia-hezkuntza-zientziak.ehu.es.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button