IKUS-ENTZUN

“Zinebi” jaialdi hibridoenak sariak banatu ditu

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdiaren, 62. edizioko Sari Nagusia Lukas Marxt artista bisualak eskuratu du Imperial Irrigation (2020, Austria-Alemania) film labur dokumentalarekin. Egileak 7.000 euro eskuratuko ditu.

Euskal Film Labur Onenaren Sari Nagusia Polvo somos (Estibaliz Urresola, 2020) dokumentalarentzat izan da, eta Espainiako Film Labur Onenaren Sari Nagusia Zerua Blu dokumentalari (Lur Olaizola Lizarralde 2020) eman zaio.

Guztira 60 film labur (21 fikzio, 20 dokumental eta 19 animazio) lehiatu dira edizio honetan, non generoen araberako Mikeldi sariak ere banatu diren: Rio (Zhenia Kazankina, 2019) Errusiako ekoizpenerako fikziozko film laburrik onenaren saria, Shanzhai Screens (Paul Heintz, 2020) Frantziako zintarako film labur dokumental onenaren saria eta Kkum (Kangmin Kim, 2020) Koreako eta Estatu Batuetako koprodukziorako animaziozko film laburrik onenaren saria.

Sail Ofizialeko saririk handiena (12.000 euroko), Ziff Zinebi First Film nazioarteko lehiaketako opera prima onenarentzat izan da: The Earth is blue as an orange
Gainera, Sail Ofizialean eta sail horretan parte hartu duten filmen artean, Gazte Epaimahaiko kideek André Guiomarren A nossa terra, o nosso altar dokumentala saritu dute (2.000 eurorekin).

Beste sari batzuk ere banatu dira, hala nola, EITB Publikoaren Saria (3.000 eurokoa) Aitor Gametxoren Hemen. Gaur. Berriz dokumentalarentzat; Bertoko Begiradak sailean lehiatzen diren film laburren artean, FAS zineklubak ematen duen 2.000 euroko saria Pablo Hernandoren El Ruido Solar lanarentzat izan da. Azkenik, UNICEF saria Marit Weerheijm zuzendariaren En Route (Herbehereak, 2019) fikziozko pelikularentzat izan da.

Aurten COVID-19aren pandemiak markatutako jaialdi bat izan da, eta edizio hibridoena egin dute.

Lan saritu guztien gaineko informazioa Zinebik dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button