ARTEA

Bilboko Nazioarteko Grabatu Jaialdia

Urriaren 28tik aurrera, Bilboko Nazioarteko Grabatu Jaialdiaren hirugarren edizioa egingo da. Hala, FIG Bilbao azokaren eskutik, Bizkaiko hiriburua grabatuen munduko eta paper gaineko lanetako gunea izango da.

Programan, Mimmo Paladino artista italiar ezagunaren atzera begirakoa izango da Arte Ederren Museoan, baina 30etik gora galeria europarrek jarriko dituzte ikusgai euren bildumak, eta, beraz, Arku Atlantikorako erreferentziako arte-azoka izango da FIG Bilbao. Besteak beste, Portugalgo  Serigrafia Zentroa (Lisboa), Arte y Grafía (Madril), Astarloa Antzinako Liburuen Denda (Bilbo), Modenako Tailerra, Mimmo Paladino, Urbana Gallery (Bristol), Kunst in het GeuzenhuisKunst (Belgika), Windsor (Bilbo), Vanguardia (Bilbo)… Galerien eskaintza ez ezik, instituzio eta erakunde kulturaletako erakustokiak ere egongo dira. Aurten, Italiako Pabiloiak Italiako CECA eta Laboratorio d’Arte Grafica di Modenako zentroa aurkeztuko ditu.

Azaroaren 20tik 23ra, FIG Bilbao azoka, Grabatuen eta Paper Zahar, Moderno eta Garaikidearen gaineko Artearen Azoka egingo da Euskalduna Jauregian, Zeure papera aurkitu artean. Bilduma egin, gozatu eta inbertitu lelopean.

FIG Bilbao azokan, arte-galeria, argitaratzaile zein tailerrentzat atondutako eremuak bateratuko dira, museo nahiz erakunde kulturaletako paper gaineko lanak erakusteko beste pabiloi batzuekin.

Bildumagintza Foroaren lehenengo edizioa ere Rosina Gómez Baeza eta Lucia Ybarra komisarioen zuzendaritzapean egingo da, azaroaren 21an, Euskalduna Jauregian, FIG Bilbao azokak bultzatutako Grabatuen eta Paper Gaineko Artearen Azokako egitarauaren barruan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button