ARTEA

“Tanger Dream”, Txelu Angoitiaren argazki erakusketa Elorrion

Txelu Angoitia argazkilari durangarrak Tanger hiriari buruzko argazki-erakusketa paratu du Elorrioko Iturri Kultur Etxean. Erakusketa zabalik egongo hilaren 31ra arte.

Iturri Kultur Etxearen arabera, argazkilaria Tanger hiriaz maitemindu zen hiria bisitatu zuen estreinako aldian. Amodio horren ondorioz, Tangerrekin lotutako liburuak irakurtzen hasi zen, obesiboki, tartean, Paul Bowles, Mohamed Chukri eta William Borroughs idazleen lanak. Hala, hiriarekiko maitemintze edo obsesio hori liburu gauzatu da, Apurtutako ametsez, 94 argazki eta 28 telegrama biltzen dituena.

Durangarrak Londresen ikasi zuen argazkilaritza. Ikasketak burutu ostean, Magnun agentziaren hainbat tailerretan parte hartu zuen. Literaturaren eta argazkilaritzaren arteko harremana izan ohi du aztergai. Hori dela eta, bere lana izaera subjektiboko dokumentalismo bihurtu da. Sentsazioak eta emozioak interesatzen zaizkio, bai eta errealitatearen eta fikzioaren arteko mugen esplorazioa ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button