IKUS-ENTZUN

Zinemari buruzko solasaldiak, Iruñean

Iruñean zinema izaten da beti euren kultur programazioaren ardatzetako bat, eta hala, astero makina bat aukera izaten dira arte handiaren inguruan pelikulak ikusteko, edota diziplina horretaz adituekin jarduteko.

Oraingo honetan, zinemari buruzko solasaldiak egitarauaren II. zikloa abiatuko dute Iturramako liburutegi publikoan, otsailaren 5tik 7ra. Guztira hiru saio antolatu dituzte hainbat hizkuntzatan.
Hala, gaur berton, otsailaren 5an, Carlos Bassas adituak Conversando sobre cine chino, japonés y coreano izeneko  hitzaldia egingo du.
Bihar, Richard Weyndling adituaren txanda izango da. Kasu honetan ingelesez izango da: High rises, low life and single malt whisky: 3 great films made in Scotland.
Azkenik, La nouvelle vague. Qu’en reste-t-il aujourd’hui, 60 ans aprés? izeneko hitzaldia botako du Ramón Herrerak frantsesez, otsailaren 7an.
Saio guztiak, 19:30ean izango dira.

Bakarrik falta da euskarazkoa, ezta?

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button