ESZENA

Bilboko plazetan eskainiko dira dantza eta kalejirak "Dantza Plazetan" egitarauarekin

Bederatzi erromeriak, kalejirak eta dantza erakustaldik osatzen dute Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, martxan jarri duen Dantza Plazetan egitarauaren hirugarren hiruhilekoaren egutegia. Egitaraua aurrera eraman ahal izateko, Udalak Bilboko bost dantza talderen eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarra federazioaren laguntza aktiboa izan du.

Uda honetarako programatu diren lehenengo jarduerak asteburu honetako hiru emanaldiak izango dira. Bihotz Alai Dantza Taldeak erromeria eskainiko du gaur Deustuko Erriberan, arratsaldeko 19:30ean. Larunbatean, Deustuko Erriberan ere, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Erraldoien eta buruhandien Ondalan konpartsaren txanda izango da, eta arratsaldez Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak dantza emanaldia eskainiko du arratsaldeko 19:00etatik aurrera Arriaga plazan.

Emanaldien egutegi osoa Bilboko Udaleko webgunean daude.

MBN Comunicacion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button