LITERATURA

Zine eta literatura alorreko nazioarteko ekitaldietan parte hartzeko

Etxepare Euskal Institutuak zinema- eta literatura-arloko sortzaile eta eragileak nazioartera joateko bidaia-poltsak emango ditu.

Zein da helburua? Zinema alorreko eragileek (zuzendari, aktore, ekoizle, gidoigile) nazioarteko zinemaldietan parte hartzea, horietan beren film luzeren bat aurkeztu edo ordezkatzeko gonbidatuak izan direnean.  Zinemaldi horiek nazioartekotzat jotzeko ezinbestekoa izango da gutxienez bost herrialdetako lanak programatzea eta webgunea ingelesez izatea.
Literaturaren kasuan, helburua ere antzekoa izango da: sektore horretako eragileek (idazle, ilustratzaile, itzultzaile eta editore) literatura alorreko nazioarteko ekitaldietan parte hartzea, horietan libururen bat aurkeztu edo ordezkatu behar dutenean, literatura-sorkuntzaz jardun behar dutenean edo euskal ordezkaritza gisa doazenean.

Etxepare Euskal Institutuak gehienez ere 30.000 euro bideratuko ditu deialdi honetara. Eta proposamenak aurkezteko epea abenduaren 31 arte edo diru-zuzkidura amaitu arte egongo da irekita.

Xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button