EMAKUMEA

Zientzia bada nesken kontua

Hamazazpi euskal erakundek bat egin dute Emakumeak Zientzian proiektuarekin. Bertako konpromisoa honakoa da: “zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek eta nerabeek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea”.
Helburu horiek kontuan hartuta, erakundeek indarrak batu dituzte Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta (otsailaren 11n ospatzen da urtero) elkarrekin egingo diren jardueren programa antolatzeko.

Hala, 2022rako, Emakumeak Zientzian proiektua antolatzen duten erakundeak hauek dira: POLYMAT, CIC nanoGUNE, Donostia International Physics Center (DIPC), Materialen Fisika Zentroa (CFM CSIC-EHU), CIC biomaGUNE, Biodonostia, Tecnun-Escuela de Ingenieria, Ceit, Eureka! Zientzia Museoa, Gipuzkoako Ingeniari Industrialen Elkargo Ofiziala, Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL), Lortek, UPV/EHUko Informatika Fakultatea, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola eta Kimika Fakultatea, Elhuyar eta Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea.

Zientziaren eta teknologiaren arloko dozenaka profesionalen (ikertzaileak, unibertsitateko irakasleak, ingeniariak etab.) inplikazioari eta dedikazioari esker, programa zabal bat diseinatzen hasiko dira, era askotako jarduerekin, zientzia bada nesken kontua mezua ahalik eta pertsona gehienei helarazteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button