MUSIKA

“Ez dok amaitu”, Gasteizko gaztetxean

Larunbatean, Gasteizko gaztetxean, sei musikari bilduko dira, Ez dok amaitu egitasmoaren baitan, arratsaldez. Horrekin batera, bestelako ekitaldiak ere izango dira: 10:00etan, tailerra; 11:30ean, mahai-ingurua, Emakumeak eta musika; 14:30ean, herri bazkaria; eta, amaitzeko, 18:30etik aurrera, aipatutako Ez dok amaitu emanaldia.

Musikari hauek arituko dira oholtzan: Eratu (Araba), Bob Xatar (Ziburu), Mor More (Zarautz), Telmo Trenor (Egia), Mikel Uraken (Bilbo) eta Olatza Salvador (Donostia).

Egitasmoaren Facebook sare sozialean jasotzen denez, “Ez dok amaitu gaur egungo Euskal Arteari eta artista gazteei bultzada bat emateko ataria da”.

Horrekin batera, merkatuak eta industriak sormenean duen gehiegizko eragina salatzen dute. “Euskal Herrian dugun artisten eszena oso oparoa denik ez dago zalantzarik. Begibistakoa da. Hala ere, merkatuaren menpe dagoen industriaren eragina dela-eta, eszenaren lagin txiki batek du soilik kartel erakargarrietan, bankuek finantzatutako makro festibaletan eta areto handi zein txukunetan egoteko parada”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button