LITERATURA

Estatua, kontzientzia txikitzailea

Joxe Azurmendi (Zegama, 1941) filosofoak Barkamena, kondena, tortura izenburuko lan berria aurkeztu zuen atzo Donostian Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko editorearekin batera.

Berria egunkarian irakurri izan dugunez, Estatuak “kontzientziaren kontrolerako” erabiltzen dituen hiru “praktika modu” garrantzitsu jorratu ditu Azurmendik lan honetan. Izan ere, hiru jardun horiek tituluan bertan azaltzen dira: Barkamena, kondena, tortura. Azpi-izenburuak, halaber, praktika horien xedea zehazten du: Estatua kontzientzien kontrolatzailea.

“Kontrolatzeko ez ezik, kontzientziak apurtzeko ere Estatuak daukan armarik deabruzkoena tortura da”, esan zuen atzo Azurmendik.

Hala, Euskal Herriko giro politikoan sarritan entzuten diren kontzeptuak izan ditu aztergai pentsalari gipuzkoarrak, eta kontzeptu edo ideia horietan buru-belarri murgildu da. “Alea eta lastoa bereiziz eta jantzi demokratikoz saldu nahi dizkiguten errezeta totalitarioak salatuz”, Elkar argitaletxeak bidalitako oharrean jasotzen denez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button