IKUS-ENTZUN

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiak bere sariak banatu ditu

Michael Dillonek zuzendutako The Great White Whale pelikulak irabazi du Sari Nagusia Mendi Filmen. Australiako mendi garaiena eta bakartiena igo nahi duten mendizale eta marinelen inspirazioz betetako istorio bat kontatzen da bertan.

Mendi Filmen 16 urtetako ibilbidean Sari Nagusia bitan irabazi duen lehen zuzendaria bihurtu da Michael Dillon. 2020an irabazi zuen lehen Sari Nagusia Mendi Filmen Hillary-Ocean To Sky pelikularekin, eta gainera, iaz Bilbon jaso zuen International Alliance for Mountain Film elkargoaren Sari Nagusia ere.

Epaimahaiko kideak ondokoak izan dira: Eliza Kubarska (Polonia) eta Patricia Ayala (Colombia) zinegileak, Michael Pause (Alemania) kazetaria, eta Juantxo Zeberio Etxetxipia eta Nerea Alberdi (Euskadi) konposatzaileak.

Beste bi pelikulek ere bina sari jaso dituzte: Bilbon Kazuya Hiraide alpinista eta protagonista japoniarrak nazioartean aurkeztu duen Rope mendiko pelikula onena izan da, eta soinu banda onenaren saria ere jaso du; Eiko Ishibashi konpositore arrakastatsua da soinu banda horren egilea.
Carne Et Ossa ere festibaleko pelikula nabarmenetako bat izan da. Gidoi onenaren eta kultura eta naturari buruzko pelikula onenaren sariak jaso ditu. Roberto Zazzara zuzendari italiarrak berak aurkeztu du Mendi Filmen.

EITB Saria Euskarazko Film Onenari Mikele Landa Eigurenek egindako Noizko Basoa lanak eskuratu du

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button