ESZENA

“Kupula Bilbao” hiriko antzerki-tradizioa eta tokiko sormen garaikidea bildurik

Bilboko Udalak eta Klemark Espectaculos Teatrales S.A. enpresak elkarrekin antolatu dute Bilboko konpainia eszenikoen Kupula Bilbao zikloa, Campos Eliseos Antzokian izango dena. Programazio espezifiko horren helburua da hiriko antzerki-tradizioa tokiko sormen garaikidearekin batzea eta Bilboko eszenako autoreen, zuzendarien, antzezleen, eta, oro har, profesionalen lana bultzatzea.

Datorren azaroaren 5ean, ostiralarekin, BIBA VOI: Dario Fo eta Franca Rame akorduan irakurketa dramatizatua egingo dute Mikel Martinezek eta Irati Agirreazkuenagak Bilboko Campos Eliseos antzokiko Kupula aretoan,  20.00etan, Kupula Bilbao ekimenaren barruan.
Bertan aipaturiko bi antzezleek Dario Fo (Nobel sariduna) eta Franca Rameren testu hautatuak, egile desberdinen eskutik eta euskarara ekarriak irakurriko dituzte, beti ere hainbat pertsonaia gorpuztuz, batzuetan antzeztuta eta bestetan irakurrita. Antzezlanean egileei buruzko hainbat argibide ematen dira, hala nola, Dario Fo eta Franca Rameren ibilbidea, pertsonalitatea, lanak, ideologia, gizartea edota bizitzarekiko konpromezua.

Horren ostean, azaroaren 7an, Almudena Perez konpainiaren Aspects + Room izeneko obra taularatuko da.
Datozen ikusgarriak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button