MUSIKA

Oso Fanek pop melodiekin jositako diskoa argitaratu du

Giorgio Bassmatti donostiarraren euskarazko egitasmoa da Oso Fan; Oriol Flores bateria-jotzailea izaten du lagun. Bassmattik pop kantuak jotzen ditu, eta bere letrak umorez eta ironiaz josita daude. Bere talde kutunen artean Beat Happening edo Pastels daude. Bada, gaur bertan, bere estreinako lana plazaratuko du.

Donostiarrak ondoko datuak zabaldu ditu bere webgunean lan berriaren harira: 21′ 44″ da diskoaren izenburua; Xabier Erkiziak ekoitzi du; sei kantu biltzen ditu (“eta ezkutuko opari bat”); sei euro balio du, eta gaur arratsaldetik aurrera bere webgunean eskura daiteke.

Horretaz gainera, adquirir gaztelaniazko aditzarekin eta daikiri edariarekin hitz-jolas ustela egin du (kar, kar), eta, azkenik, Gaur kantua zabaldu.

Nontzeberritarrok diskoa entzuteko irrikan gaude, daikiri edo bloodymary baten laguntzaz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button