BESTELAKOAK

Zazpi lan berri aurtengo Kimuak katalogoan

Kimuak proiektuan aurkeztutako 63 proposamenen artetik, zazpi aukeratu dira zigilu horrekin aurten banatzeko.

Hortaz, aurtengo Kimuak  katalogoa honako film laburrek osatzen dute: Aitor Gutiérrezen Anómalo; Lander Camareroren A Serious Comedy; Kote Camachoren Don Miguel; Koldo Almandozen Hubert Le Blon-en azken hegaldia; Artelekun ekoiztutako Sailor’s Grave proiektu kolektiboa; Asier Altunaren Soroa; eta Aitor Arregiren Zarautzen erosi zuen. Euskarazko bi lan, gaztelerazko bi eta dialogorik ez daukaten beste bi daude.

Aitor Gutierrezen lana suspensearen gaineko broma bat da; Lander Camareroren A Serious Comedy Iraken filmatuta dago, arabieraz, eta hau da herrialde hartan hogeita hamar urtean egin den lehen komedia; Altunaren Soroa Jorge Oteizaren Hildako bakoitzak hatz salatzaile bat uzten du zerurantz olerkian oinarrituta dago; Kote Camachok zuzendu duen Don Miguel krisiaren eta finantza sistemaren gaineko satira da; Koldo Almandozen Hubert Le Blon-en azken hegaldia film biografikoa da; eta Aitor Arregiren lanean, Zarautzen erosi zuen, jasandako kalte baten ordainarekin obsesionatua dagoen emakume baten istorioa kontatzen da.

Zuzendari batzuk ez dira berriak Kimuaken; Asier Altunak eta Lander Camarerok joan den urteko edizioan hartu zuten parte Zela Trovke eta A Political Story lanekin.

Katalogo berria datorren irailean aurkeztuko da ofizialki, Donostia Zinemaldian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button