BESTELAKOAK

Zazpi Katu gaztetxeak bederatzigarren urteurrena beteko du aurten

Bilboko Erronda kalean dagoen Zazpi Katu Gaztetxeak bederatzi urte beteko ditu aurten. Data berezi horren harira, egitarau interesgarria ondu du gaztetxeak, hil honen 21etik 27ra bitarte.

Hala, 21ean, antzerkia eta musika izango dira, 20:00etatik aurrera: Kokakola eta barea antzezlana, Inazio Tolosa eta Ramon Agirreren eskutik, eta Havana 537 taldearen kontzertua.

Hilaren 22an, kontzertu gehiago izango dira, 21:00etatik aurrera: Xutik, Raperos de Emaús eta Zero Koma Backing Band eta Nebula Selektah.

Priscilla Band taldeak ere joko du hilaren 23an, eta DJk ere izango dira; aurretik, bazkaria eta txaranga. 24an, ostera, bertso-saioa izango da: Oihana Bartra, Xabat Galletebeitia, Unai Iturriaga eta Beñat Baztelumendi.

Horretaz gainera, mahai-inguruak ere izango dira, 25, 26 eta 27an, Gure kabuz ala hil, Gaztetxeak eta generoa eta Gentrifikazioa, hurrenez hurren.

Egitarauari buruzko xehetasun guztiak: 7katugaztetxea.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.