
Musika esperientzia ezberdinak bilatzen dituzte zaleek bi hitzordu interesgarri dituzte gaur, maiatzak 23, eta larunbatean, maiatzak 25, Bilboko L’Mono eta Larraskito aretoetan, hurrenez hurren.
L’Mono aretoan bi talde zaratatsuk joko dute: batetik, Mesa of the Lost Women taldeak Japoniako Hijokaidan talde mitikoko Junko kantariarekin batera joko du, eta, bestetik, noise-rock esperimentala jotzen duen Moratón! taldea. Azkenik, Catapult-ek performancea egingo du. Emanaldia 20:30ean hasiko da.
Larunbatean, berriz, Larraskiton izango den emanaldian inprobisazioa nagusituko da. Saioa 21:00etan hasiko da eta hiru emanaldi jasoko ditu: AEBetako Wade Matthews (inprobisazioa elektrikoa eta akustikoa, gehi bi ordenagailu eramangarri); Bilboko Decora (Jesus Arpal Moya, Pau figueres eta Jorge Nuñez, gitarra, ahotsa eta disko-jogailua), eta, azkenik, Itxaso Markiegi nafarra & Ibon Rodriguez sestaoarra (inprobisazio librea, instrumentu ezezagunak eta ahotsa).