BERTSOTAN

“Zapla” zirkuituko azken saioa, Beasainen

Gaur, hilak 2, Zapla bertsolari gazteen zirkuituko seigarren eta azken saioa izango da. Zaplaren helburu nagusiak bertsolari gazteentzako plazak antolatzea eta bertsolari beteranoekin batera kantatzeko aukera ematea dira

Zapla bertso zirkuitua maiatzaren 29tik uztailaren 2ra garatu da Gipuzkoan, izan ere, zirkuituak sei saio antolatu ditu hainbat herritan.
Nafarroatik ibili ostean Gipuzkoatik ere hedatu da. Lehen saioa maiatzaren 29an izan zen, eta gero honako hauek etorri dira: Azkoitian (ekainak 6), Hernanin (ekainak 12), Zarautzen (ekainak 18), Legazpin (ekainak 25), eta azkena, uztailaren 2an, Beasainen.

Gaurkoa Beasaingo Igartzan izango da, arratsaldeko 19:00etan. Azken saio hau bertso trama izango da, eta Maria Osesek sortutako istorioan murgilduko dira Uxue Alkorta, Haizea Arana, Iker Ormazabal eta Nerea Elustondo bertsolariak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.