ARTEA

Zaloa Ipiña artistaren lanak Mejuto galerian

Bilbao Arte Fundazioak eta Michel Mejuto galeriak, elkarrekin lan egingo dute 2012 urte honetan ere abierto por vacaciones ohiko erakusketarako, Bilbao Arte 3.0 proiektuaren barruan.

Kasu honetan, Zaloa Ipiña artistak, Bilbao Arte Fundazioko bekaduna, argiari buruzko obra berrienak aurkeztuko ditu Bilboko galerian.

“Argia irudikatu izan da forma objektual bezala, mugimendu bezala, bere izaera fisikoagatik abiadura handiko kontzeptu bezala eta, baita ere kolore ugarien sortzaile bezala. Aldi honetan ostera, edozein espaziotara moldatzeko daukan ahalmena izango du ikerbide”.

Zaloa Ipiña murgiltzen den proiektu hau bi serie fotografikotan du sorburua, Argia ezta ikusten? eta Argi distira, biak ala biak Gabriel Arestiren olerki batetik hartuak.
Hausnarketa honetan oinarritzen da artistaren lana, argia begiz ikusten ez bada ere, berari esker agian ikusiko dugu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button