ARTEA

Yolanda de los Bueisek abentura interaktiboa hasi du Londresko kaleetan barrena

KREA Adierazpen Garaikideak bultzatutako proiektu kulturalak, 2008an bigarren aldiz banatu zituen bekak. Ekoizpen artistikoaren atalean banatutako proiektuen artean, Yolanda de los Bueisen (Bilbo, 1967) lana zegoen. Hautaketa Batzordeak Yolandari laguntza ematea erabaki zuen Interneten bidez ikusleak lortzen dituen performanceko eta arte interaktiboko konbinazioen sormen berritzailea aurrera eramateko. Hainbat hilabete geroago, De los Bueisen sormen-ahalegin hark emaitzak izan ditu.

Yolanda de los Bueisek martxoaren 27an Londres ekialdeko kaleetan egingo duten S.O.R. (Speed of reaction) ekimena jarriko da abian. Abentura interaktiboa da eta parte-hartzaileei puzzleak ebazten eta beren galderak sortzen laguntzen die sakelako telefonoen, QR kodeen lineako irristailuen, bideoen eta erreakzio bizkorren bidez.

Joko serioa izeneko proposamena arratsaldean eta gauean egingo dute, eta jarraian ikus-entzunezko ekitaldia eta sari-banaketa izango da. Deialdia, batez ere, Twitter eta Facebook sare sozialen bidez ari dira garatzen.
Abentura interaktibo honen ostean erakusketa bat egingo da; erakusketa hori The Foundry Londreseko kultura-zentroan izango da apirilaren 6tik 10era. Erakusketa honetan proiektu osoa dokumentatuko da, eta bien bitartean, bertsio murriztuan eta
irristailurik gabe jokoa esperimentatzeko aukera eskainiko zaio publikoari.

Joko-proiektu honek ludikoa denaren oinarrizko arauak aztertzen ditu eta jokoaren eta benetako munduaren arteko mugei buruzko galderak egiten ditu.

Informazio gehiago hemen.

KREAk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button