ESZENA

“WILT, Panpina puzgarriaren hilketa” Errenterian

Urtarrilaren 15ean (igandea), 19:00etan, Errenteria Hiria Kulturguneak, Wilt, Panpina puzgarriaren hilketa antzerki obraren estreinaldiarekin hasiko da 2012ko programazioa. 

Ados Teatroak literatur eta komedia garaikidean erreferente bat den Tom Sharpe-ren liburu ospetsuenaren antzerki egokitzapena egin du. Dakikezuenez, Wilt egoera barregarriz jositako eleberria da, 10 milioi kopia 22 hizkuntzatan saldutakoa. Henry Wilt, batez ere, itxaropena galdutako gizona da. Arte eta Lanbide Eskola batean dihardu literatura irakasle, batere interesik ez duten igeltsero, iturgin edo argiketari-gaiekin. Emaztearekin ere ez da zoriontsu. Aspaldi ez du Eva emazte heldugabe eta txepela jasaten. Baina Wiltek ihesbidea du: egunero, txakurra paseatu bitartean, emaztea hiltzeko eta gorpua desagerrarazteko modu anitz asmatzeari ematen dio.

Lehenengo aldiz taularatuko da Tom Sharperen lan bat, eta euskaraz izango da. Euskadiko antzokietan zehar 2012ko bira egin ondoren, taldeak gaztelerazko bertsioa ere prestatuko du.

Jose Antonio Vitoria eta Garbi Losada izan dira egokitzapena gauzatu dutenak. Bost aktore izango dira muntaia honetan: Mikel Laskurain, Miren Gojenola, Aitziber Garmendia, Isidoro Fernandez eta Koldo Losada.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button