MUSIKA

Yellow Big Machine taldearen singlea eta bideo-jolasa

Bilboko Yellow Big Machine bandak Here Comes the Big Fun (Fiebre Amarilla Records) izenburuko lan berria argitaratu du. Disko horren lehendabiziko single zabaltzeko, ideia originala abiatu dute bilbotarrek.

Bada, kantu hori jasotzeko, zaleek zaleek propio egindako The Big Fun bideo-jolas bat deskargatu eta instalatu beharko dute telefono mugikorrean edo ordenagailuan. Behin instalatuta, jolasaren amaierara iritsi, eta orduan taldearen bideo-klipa desblokeatu, eta erabiltzaileak single bat eskuratuko du. Biseo-jolasa Andrea Curruscu-k diseinatu du. Antza, jolasa hasiera batean, nahikoa zaila da… hor duzue erronka!

Sergio Gil Parada (baxua), Alvaro Luna Garcia (gitarra), Roberto Villar Santos (bateria) eta Pablo Moreno Rodrigo (gitarra) dira taldeko lau musikariak, eta 2009an, I’m searching for friends euren lehendabiziko lana argitaratu zuten. 2013an, berriz, lau kantuko UPI-APA izenburuko EPa plazaratu zuten.

Orain, Here Comes the Big Fun plazaratu dute; diskoa azal beilegi deigarriarekin jantzita dator, eta beherago, azal horren sortze-prozesu interesgarriari buruzko bideo kuriosoa ikus dezakezue. Diskoa, berriz, CD eta LP formatuetan eskura daiteke.

Taldeak 90eko hamarkadan iltzatutako rock independentea jorratzen du, noise-rock eta indie-pop estiloaren artean, “Fugazik Pavement bortxatuko balu bezala”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button