IKUS-ENTZUN

Leioako Film Laburren 20. Lehiaketa

Nahi duten guztiek parte har dezakete lehiaketa honetan zuzeneko grabazioak edo animazio lanak bidalita. Lanok, originalak eta argitaragabekoak izan behar dute, eta DVD formatuan aurkeztu behar dira, euskaraz nahiz gaztelaniaz. Obrak gehienez 15 minutu iraun behar du.

Lehiaketara aurkeztutako lanekin batera, parte hartzailearen datuak (izen-abizenak, helbidea, jaiotze data, posta-elektronikoa eta telefono-zenbakia) aurkeztuko dira. Parte hartzaile bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu.

Lanak helbide honetara bidaliko dira urriaren 11 baino lehenago: Kultur Leioa, Jose Ramon Aketxe plaza 11, 4. 48940 Leioa (Bizkaia).

Gaztelaniazko zein euskarazko lanik onenek 1000 bana euro jasoko dituzte; 2. saria 700 euro eta diploma dira. Herriko egileen artean lanik onenak 400 euro eta diploma jasoko du.

Saritutako lanak sari-banaketan proiektatuko dira eta webgune ofizialean ere ikusi ahal izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button