LITERATURA

XXI. Edebé Literatura Saria erabaki da

David Cirici eta Pilar Molina, Haur eta Gazte Literaturako Edebé Sariaren XXI. edizioko irabazleak suertatu dira. Aurtengo edizioak marka guztiak hautsi ditu, izan ere, inoizko partaidetza-markarik handiena izan du, gainera, euskarazko 10 original jaso dira hautagaien artean.
 Aurkeztutako 450 lanetatik, 277 haur-literaturakoak dira, eta 173 gazte-literaturakoak: 389 gaztelaniaz, 37 katalanez, 14 galegoz eta 10 euskaraz. Horixe da, agian, sariketaren ezaugarririk bereziena: lau hizkuntzek aukera bera izatea lehiaketan. Aurreko 20 deialdietan gaztelaniazko 24 liburu, katalanezko 11 eta galegozko 4 saritu dira.

Hala, David Cirici (Bartzelona, 1954), jatorriz katalanez idatzitako Molsa (Musgo) lanarekin, eta Pilar Molina (Madril, 1943), Tesa obrarekin, dira, hurrenez hurren, Haur eta Gazte Literaturako EDEBÉ Sariaren XXI. edizioko irabazleak. Zeharo desberdinak dira bi istorioak eta haietan islatzen diren pertsonak eta giroak txundigarriak suertatuko zaizkio irakurleari.

XXI. Edebé Sariak guztira 55.000 € banatuko ditu: 30.000 € gazte-literaturako lanari; eta 25.000 €, haur-literaturako lanari.

Saritutako bi lanak estatuko lau hizkuntza ofizialetan argitaratuko dira: gaztelaniaz, katalanez, euskaraz eta galegoz. Gainera, ONCErekin egindako hitzarmenari esker, braillez ere kaleratuko dira. Eleberriak martxotik aurrera egongo dira liburu-dendetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button