LITERATURA

XIII. Miguel de Unamuno saria martxan

Bilboko Udalak XIII. Miguel de Unamuno saiakera lehiaketarako deia zabaldu du edozein nazionalitatetako saiakeragileentzat. Jatorrizko lanak jasotzeko epea azaroaren 25ean amaituko da eta 7.000 euroko diru-saria emango zaio euskarazko eta erdarazko lan irabazleari.

Lehiaketa hau urtero antolatzen da 1999az geroztik, Bizkaiko hiriburuan jaiotako idazle eta filosofoaren oroimenez. Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean aurkezten dituzten edozein nazionalitatetako saiakeragileei dago zabalik. Lehiarako lanak, gai librekoak, argitaratu gabekoak eta aurretiaz saririk jaso gabekoak izango dira. 100 folioko luzera izango dute gutxienez.

Jatorrizko lanak jasotzeko epea azaroaren 25ean ostiralean amaituko da. Lanak paperezko euskarrian Udalera bidali daitezke edo www.bilbao.net/unamunosaria Udaleko webguneko helbideetara ere.

Joseba Agirreazkuenagaren Euskal Herritarren burujabetza politikoaren auzia mundu berriaren zurrunbiloan, Euskal Herriaren historiari buruzko saiakera eta Alejandro Tomasini mexikarraren Filosofía moral y visiones del hombre testua  izan ziren aurreko edizioaren irabazleak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button