ARTEA

Iran eta Etiopiari buruzko argazki erakusketak

Santurtziko The Wagon tabernan, Asier Aranzabal argazkilariak Iranen eginiko irudiekin osaturiko erakusketa paratu du udalerri horretako Bihotz Gaztea argazki taldeak. Nómadas de Iran erakusketa zabalik izango da 2013ko urtarrilera bitarte.

Erakusketaren izenak berak dioen bezala, Iraneko biztanleen bizitzaren hainbat une harrapatu nahi izan ditu argazkilari gazteak kasu honetan. Urteetako kulturaren isla eta kolektibo baten bizitza petrala.

Beste aldetik Abay elkarteak, Afrikan jarri ditu begiak, eta Amaierarik gabeko Etiopia (Etiopia sin fin) erakusketa kolektiboa paratu du Bilboko Castaños udaltegian. Erakusketa zabalik izango da azaroaren 16a bitarte.

Abayk eginiko erakusketaren xedea Etiopiaren edertasuna eta erakargarritasuna zabaltzea da, bai eta herrialde horretako errealitatea eta arazoak ere. Kolorez beteriko 30 argazki inguru dira, bertako biztanleen potretak eta paisaiak gehienbat. Argazkilarien artean denetarik dago, profesionalak, tartean, Antonio S. Chamorro eta Fernando Medrano; eta amateurrak, Francisco Carrión, Teresa Ravina eta Anunci Marazuela, beteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button