ARTEA

Abstrakzioa eta abangoardia Kubo Aretoan

Donostiako Kubo-Kutxa aretoan, egun hauetan zabaldu den Abstrakzioa eta abangoardia erakusketa berriaren protagonista, El Paso taldea da. Taldea osatu zuten hamar artisten 41 lan izango dira ikusgai datorren urteko urtarrilaren 19ra arte.

El Paso taldeak Espainiako gerra ondoko artean garrantzi handia izan zuen, eta eraginkorra izan zen XX. mendeko bigarren erdiko kultura-giroan.
Talde hartan, Rafael Canogar, Luis Feito, Juana Frances, Manuel Millares, Manuel Rivera, Antonio Saura, Pablo Serrano, Antonio Suarez, Manuel Conde poetak eta Jose Ayllón arte-kritikari eta idazlea zeuden.

Taldeak konpromiso handiagoa eskatzen zuen abstrakzioarekin eta artearen ikuspegi globalago bat, baita musikan, arkitekturan, margolaritzan, eta beste diziplinetan.

Bizitza laburra izan zuen arren (1960ra artekoa) informalismoaren plataforma nagusietako bat bihurtu zen.

HUra guztia zertan zen ikus daiteke orain Donostiako Kubo aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button