BESTELAKOAK

Musika eta musika Miramongo Matinéetan

Kontzertu sinfonikoak, abesbatzarako musika, ganberakoa, nazioarteko bakarlarien errezitalak eta dantza emanaldiak izango dira Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan garatzen diren  Miramongo Matinéen  ardatza, eta gainera prezio merketan.

Hala, irailaren 28tik datorren urteko maiatzaren 31ra bitartean, Euskadiko Orkestraren ganbera zikloaren hogeita bigarren denboraldia izango da eta auditorioa Miramongo Matinéen erdigune izango da berriz ere.

Denboraldi berria osatzen duten 16 emanaldiak bereziak izango dira, baina guztietan topatuko dugu musika: “Musika klasikoa, askotan musikari gazteek interpretatua eta, zergatik ez, gazteei ere zuzendua; baina barrokoa ere izango dugu, rocka, musika sinfonikoa edo dantza lagun duen musika”.

Kartela nazioarte mailako bakarlariek ere osatuko dute. Hala, Measha Brueggergosman, Alexandre Da Costa, Miloš edo Benjamin Grosvenor gure inguruko taldeekin batera, esaterako Landarbaso Abesbatza edo Dantzaz Konpainiarekin arituko dira. Eta Euskadiko Orkestra ere ez da faltrako, noski.

“16 kontzertu eta ezin konta ahala argudio larunbat goizean Miramonera hurbiltzeko”.

Programazio osoa www.euskadikoorkestra.es webgunean begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button