BESTELAKOAK

Xabier Leteri omenaldi erraldoia

Xabier Lete joan den abenduaren 4an hil zen. Literatura nahiz musikaren alorrean, ekarpen aparta egin zion euskal kulturari. Honen heriotzaren lehenengo urteurrenean, euskal musikari, poeta eta bertsolariek bat egin dute kantariari omenaldia egiteko.

Joan den asteburu honetan, irailak 3 , Hondarribiako Bentako karpan izan da kontzertu bira honetako lehena.  Bira honek Iruñea, Baiona, Bilbo, Urnieta, Gasteiz eta Donostia bisitatuko ditu hil honetatik aintzinera.

Artista ugari dira, haren lana aldarrikatu nahi izan dutenak, eta horietako askok Leterekin batera jardun zuten musika nahiz literatura alorrean.  Arrazoi hauetatik etorri da omenaldi hau egiteko zioa. Birak azken hamarkadetako euskal kantautorerik garrantzitsuenetako baten lana gogoratzeko aukera eskainiko dio Euskal Herriko publikoari.

Ekimen honetan parte hartzen dutenak dira Bernardo Atxaga, Mikel Urdangarin, Paco Ibañez, Txomin Artola, Amaia Zubiria, Xabier Euzkitze, Pier Paul Berzaitz, Karlos Gimenez, Joxan Goikoetxea, Xanet Arozena, Luis Fernandez, Eñaut Elorrieta , Antton Valverde, Erramun Martikorena, Arantxa Irazusta, Anjel Duhalde, Petti, Hodei Etxarte eta Amets Arzallus, Xabier Euzkitze, Unai Ituarriaga eta Igor Elortza.

Hondarribiakoaren ostean, Iruñea izango da hurrengo hitzordua, irailak 23 (20:00etan), Gaiarre Antzokian. Geroko datak hauek dira:  Baiona, irailak 24 (20:30etan), Udal Antzokian; Bilbo, urriak 8 (20:00etan), Euskalduna Jauregian; Urnieta, urriak 11 (22.00etan), Kiroldegian; Gasteiz, abenduak 2 (20:00etan), Principal Antzokian eta azkenik, Donostia, abenduak 4 (20:00etan), Kursaalen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button