MUSIKA

Xabier Leteren heriotzaren hamargarren urteurrenaz

Euskal Herriko hainbat hiriburutan izan ostean, larunbatean, urtarrilak 9, 18:00etan, Euskalduna Jauregian, Joxan Goikoetxeak Xabier Leteren heriotzaren hamargarren urteurrena ospatzeko idatzi duen Hesia urraturik oratorio sinfoniko-korala oholtzaratuko da.

Joxan Goikoetxeak oratorio sinfoniko-korala idatzi du Oiartzungo poetaren testu eta doinu sorta birmoldatzeko. Oratorioak gutxi gorabehera 75 minutu irauten du, 13 zati ditu, eta bere kezka eta zalantza existentzialistak (pasioa, fedea, etsipena, aberria, nostalgia, maitasuna, elkartasuna, adiskidetzea, erredentzioa, itxaropena…) islatzen ditu.
Joxan Goikoetxeak azaldu duenez, “Nire asmoa ez da izan, inola ere, bere ibilbide, fase eta etapen ikuspegi edo hurbilketa integrala edo osoa eskaintzea. Hori ezinezkoa da horrelako obra bakar baten, oso zabala izan arren. Lanak 13 zati izatea ere kapritxotzat har daiteke. Hasieratik argi neukan ez nuela egin nahi Leteren kantuen ber-harmonizazio garbi eta soil bat edo instrumentazio sinfonikoago bat. Xabierrek berak baztertu zuen hori. Kasu batzuetan eta normala den bezala, doinu berriak sortu ditut halakorik ez zuten testuetarako. Beste kasu batzuetan “dekonstrukzio” musikalaren teknika deitu nahi izan dudana erabili dut, lehendik zeuden testuak eta doinuak zatituz, eraldatuz eta gurutzatuz.”

Proiektu hau Iñaki Tolaretxipik, Landarbaso Abesbatzako zuzendariak, bultzatu du. Juanjo Ocónek Kaabestri Ensemble Orkestra eta Landarbaso Abesbatza zuzenduko ditu, eta Miren Urbieta-Vega soprano eta Beñat Egiarte tenor ospetsuak arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies