BESTELAKOAK

“Expogrow” Euskal Herrira dator

Kalamuaren sektoreko 200 enpresa biltzen duen azoka, Irungo Ficoba aretoan izango da irailaren 14an, 15ean eta 16an. Industria horrekin loturiko kontuez gain, Expogrow ferian aire zabaleko jaialdi erraldoia ere egingo dute.

Dagoeneko Marea taldeak iragarri du kalamuaren azoka ezagunean izango dela. Izan ere, En mi hambre mando yo bira amaierako kontzertua emango dute eta kalamuaren Nazioarteko Gizarte foro bat ere egingo da, non munduko zenbait adituk parte hartuko duten.

Horretaz gain, Ficobako kanpoko erakusketa gunea standekin, atseden hartzeko guneekin, vip aretoekin, muturreko kirolei buruzko erakustaldiekin eta munduko bazter guztietako artistekin sinatutako grafittiekin, tabernekin eta eszenatoki handi batekin okupatuko da. Emanaldiak eskainiko dira azoka egiten den egunetan eta gauetan.

Ekitaldi honekin loturiko xehetasun guztiak expogrow.es webgunean kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button