ARTEA

Xabier Agirre margolariaren lanak Gasteizen ikusgai

Gasteizko Vital Fundazioa erakusketa-zentroak Xabier Agirre margolari gipuzkoarraren margolanak erakutsiko ditu otsailaren 5era arte Ikustera eman-Paisaiak 1999-2020 izenburupean.

Xabier Agirre Bergarako artistaren azken hogeita bat urteetan margotutako koadro sorta batek osatzen du erakusketa. Eta bertan, batez ere, paisaiak eta Agirreren ikuskera bereziak erakutsiko dira, “ingurunetik edo bidaietatik aukeratzen dituen ikuspegiak. Lur-eremuak, urrunak, zuhaitzak, ibaiak, mendiak, eraikuntzak, zeru anitzak eta hodeiak”.
Izan ere, bere koadroetan ez da figurarik agertzen, baina giza jardueraren aztarnak agertzen dira. Bere lanetan, “gauzak identifika daitezke, baina kolorearen izaera ez da oharkabean pasatzen. Agirreren lanaren beste ezaugarrietako bat bere pintzelkadaren enpastea eta taxua da, eta hori oso kontuan izan du beti. Hori dela eta, olioa da erabiltzen duen materiala, hamaika aldaketa eta doikuntza eskaintzen baitizkio.”

Artistari paisaiak margotzearen zentzuaz galdetzen zaionean hauxe erantzuten du: “Geratzen zaigun munduari buruzko irabazia ematen du. Mundua ikuskera, memoria eta hiru hitzetan esaten den zerbait bezala ulertuta, baina garrantzi ikaragarria duena; ikustera eman”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button