ESZENA

Antzezlea eta bertsolaria norgehiagoka

Bertsolaritza eta antzerkigintza uztartzen dituen Erregea eta Bufoia obra ikusteko makina bat aukera duzue uztailaren 2ra bitartean. Ikuskizunean antzezlea (Ander Lipus) momentuko bertsolariarekin aurrez aurre agertuko da. Esaterako, joan den larunbatean, maiatzak 7, Jexux Mari Irazu bertsolaria, Unai Elizasu gai-jartzailea, eta Ander Lipus aktorea izan ziren Altzako bertso astearen barruan.

Honela dio obraren sinopsiak: “Tokian tokiko herrira eta egoeretara zaldunak prestatutako gaiek, erabateko bat-batekotasuna emango dio emanaldiari. Aktoreak, pertsonaia ezberdinak baliatuko ditu bertsolariaren hitzei aurre egiteko. Ez du lan erreza izango, bertsolaria errege baita hitzarekin jolasten. Bufoiak berriz, erregearekin jolastu nahi du, burla eta trufa eginez… Erregea eta bufoia, nor baino nor, bertsolaria eta aktorea!”.

Ikuskizun hibridoa Bermeoko Kapillan ikusi ahal izango da hilaren 20an. Bertan Fredi Paia arituko da bertsotan. Honatx gainontzeko hitzorduak: 21ean, Donamarian (Sustrai Colina); ekainaren 9an, Lezoko Auditorioan (Maialen Lujanbio); 16an, Antiguoko (Donostia) Dokan (Andoni Egaña); 26an, Oreretan (bertsolaria konfirmatzeke); eta 28an, Hazparnen, (bertsolaria konfirmatzeke).

Uztailean beste bi data atondu dituzte: 1ean Oñatiko Santa Ana aretoan Andoni Egañarekin batera, eta 2an Heletako EHZ jaialdiaren baitan, Itsasoa ostatuan Sustrai Colina bertsolariaren laguntzarekin.

ArteDrama

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button