MUSIKA

Xabi Bandinik eta Grises taldeak kontzertua egingo dute, Jimmy Jazz aretoan

Gaur, urriak 9, 21:00etatik aurrera, Xabi Bandinik, Kerobia taldeko abeslari eta konposatzailea izandakoak, ibilbide berriaren baitan sortu duen Biba! energiaz beteriko lan berria aurkeztuko du Jimmy Jazz aretoan.

Pello Reparazek (DeepSoda) ekoiztutako lanean, Bandinik, Lur Larrazak eta Alberto Isabak sintetizadorez, erritmo eta melodia indartsuz beteriko abestiak sortuko dituzte, 90. hamarkadako rocka soinu sintetikoekin nahasirik.

“Ahotsek eta letrek irudi zirraragarriak ekartzen dizkigute gogora. Europaz hitz egiten dute, planeta bizigarriez, Magallanesi buruz, laguntasunari buruz, errefuxiatuez eta ihes egin nahian itsasoan hiltzen direnez. Beti ere posizio deseroso batetik, beti bezala, maitasunaren eta itxaropenaren himno txikiak.”

Beste aldetik, Grises musika taldeak ere kontzertua emango du.  Gaztañaga anai-arrebek, Amancay (ahotsa) eta Eñaut (ahotsa eta gitarra), eta Alejandro Orbegozo (teklatua eta sintetizadoreak), Gartxot Unsain (baxua) eta Gaskon Etxeberriak (bateria) osatutako taldeak Talisman seigarren diskoaren abestiak joko ditu.
Aurtengo udaberrian, mundu mailako pandemiaren ondorioz bertan behera utzi behar izan zuten kaleratze eta biraren aurretik. Hortaz, bere ibilbidean etenaldi labur bat egin ondoren, Grises bueltan da, soinuaren planteamendu berri batekin eta hitzei protagonismoa kendu gabe.
“Zestoako  boskote honek formula perfektua aurkitu du 80. hamarkadako soinu horiek egungo pop rock ñabardurekin nahasteko, elektronika hari eroale gisa erabiliz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button