MUSIKA

Wooden Shjips banda psikodelikoak Donostian joko du

Ostiralean, AEBetako Wooden Shjips banda psikodelikoak joko du Donostiako Dabadaba aretoan, 21:00etatik aurrera. Laukoteak oraintsu Back to land (Thrill Jockey) diskoa plazaratu du. Kaliforniarrekin batera, Jupiter Jon (Bidasoaldea, post-punk) eta Petra (Donostia, psikodelia) izango dira.

Wooden Shjips taldeak hamar urte inguru daramatza diskoak grabatzen. Bere jarioa AEBetan 60ko hamarkadan egin zen psikodelian oinarritzen da. Nolanahi ere, ez da revival taldea. Bere diskoetan kantu luzeak eta errepikakorrak grabatzen dituzte; erritmo aldaketa gutxi egiten dituzte euren kantu monolitiko bezain hipnotikoetan. The Velvet Underground, Soft Machine, Spacemen 3, Neu!, edo 13th Floor Elevators aipa daitezke euren eraginen artean.

Estatubatuarrek Back to land izenburuko lana aurkeztuko dute Dabadaban, zeina Portlan hiriko Jackpot estudioetan grabatu duten, Kendra Lynn teknikariaren gidaritzapean; nahasketak, berriz, Larry Cranek egin ditu. 11 egunetan grabatutako lana da, eta Kendra Lynn zigiluaren arabera, orain arte argitaratu duten lanik espazialena da, eta era berean, ñabarduna gehien dituena: “detailez josia, anitza eta erabat adiktiboa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu